XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GARAIKOETXEA, EMAN KONTUAKGIZONAK ez du bere errurik aitortu ohi.
Politikoak gutxiago.
Garaikoetxeak, are gutxiago.
Jakina, ez da errudun bakarra izango auzi guztietan.
Baina bakar batean ere izpirik ez izatea da harrigarria.
Orain ere, hainbeste abertzale bihotz lasaitu eta poztu zituen gobernua zilipurdikatu da, eta berak zangokakorik eta behaztoporik jarri ez balio bezala mintzo da.
Are gehiago, alderdi abertzale bat bidaltzearen
EAJk, berriz,
Jose Antonio Ardantzak garbi erantzun dio,
Jakina, bera ez zen
Bere lagun
Tejero-eneatik ere, aholkulari baten gomendioz aldegin zuen.
Bere gustoz eta kabuz ez du ezer eginik, beti besteren zerbitzari eta esaneko izan bait da.
Garaikoetxea ez zen astegun buruzurietarako jaio, jai haundietarako baizik.
Estatutua hitzartu eta gerraondoko lehen Eusko Jaurlaritza martxan jarri behar zirenean, ezteietan ibili zen, noski.
Astean bi ostiral eta
Izan ere, Ajuria-enea ez zen
Nola izango zen, bada?
Madril, gain-janean, Diputazioak, azpi-janean, eta alderdia, uxarrean.
Tejero alixak ditu erru guztiak.
Golpe sekoa emateko gauza izan balitz, Garaikoetxea, distiradun eta distiratsu ibil zitekeen Europan eta Ameriketan barrena Euskadi aldarrikatzen eta Espainiako larderia madarikatzen, Jose Antonio Agirre berpiztua bailitzan.
Baina Tejerok narraxkeria besterik egin ez zuelako, independentzi-eske hasi zaigu orain, udalez udal, Agirre estatutuaren bila bezala.
Gernikan egin nahi omen du udaletxe guztiekin agerraldia, haundikiro.
Izan ere, Gurutz Ansolak dioen bezala,
Jakina, Legebiltzarreko erabakia bezala udaletxeetakoa ere paper-huts bilaka ez dadin, hor dago
Gustora jakingo nuke, noski, alderdi horietako nork
Hori egia balitz, are eta uzkurrago, etsiago eta zuhurrago hasiko nintzateke independentzi-eskean, bestela ere, herri hau dagoen egoeran, arinkeria eta burugabekeria iruditzen bait zait.
Herri honek independentzi-eskea moko-mokoan daukanean hasi gintezke udalez udal, elkartez elkarte eta erakundez erakunde independentzi-aldarrikapenetan.
Eguneroko lan egokiaren bidez eraikiko dugu herri hau.
Zenbaitek, ordea, nahiago du kanpaiak jotzen ari.
Mizpira-makila eskuan, nahiago du plazaz plaza ozenki errepikatu:
Alderdi abertzale sozialdemokrata burutzea baino atseginago zaio, nonbait, Garaikoetxeari ere, Telesforo Monzonen lekua betetzea.