XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BASAKERIA ETA IRAULTZAAOIZ, Florenek jakina, lauso haundia dauka begietan: edozer basakeria
Jakina, ez da Zarautzen bizi.
Han biziko balitz, hango KASek bezalaxe, ukatuko egingo luke, lotsaren lotsaz, hango txikizioak, erreketak eta mehatxuak Jarraitxuk eginak direnik.
Baina ez da han bizi eta biziko balitz ere itsuegia da ikusteko.
Floren Aoiz ahoberoarentzat,
Eta suaren, txikizioaren, harrikadaren eta basakeriaren errainu, itzal, ke, hauts, zikin guztia iraultzaren eta abertzaletasunaren distiratzat jotzen duelako
Hauteskundeetako emaitzak gezur hutsa dira Floren Aoizentzat.
ETA-KAS-HB munduak eta beronen babesean eta laguntzaz indartu diren basakristauek sartzen duten zukurutza, berriz, ipuina da.
Ez dakit ertzainek zenbat beldurtzen dituen, muturraren aurrean ez zaizkie lotsagabekerian eta
Jakina, egurrean hasten direnean denok beldurtzen gara, harriak eta gomazko pelotak ez baitute begirik.
Baina arriskuak arrisku, ertzaintza ezin daiteke harrikariei, su-emaleei eta bazter-txikitzaileei erasotzeko beldurrez eta dudamudan egon.
Eta lan hori serio egin behar du.
Inoiz bakarren bat txotxolokerian ere hasten baita, Zarautzen beztaka gazte begi urdin bat aritu zen bezala, pegatinak kentzen eta
Baina Ertzaintzak segurtatu behar ditu hiritarron biziak, eskubideak eta ondasunak.
Errukirik segurtatu ere.
Kalea ez da lotsagabeena, guztiona baizik.
Eta une honetan, lotsagabeenak ari dira kalearen jaun eta jabe egiten.
Aoizek ukatzen badu ere, jendea bortitzen eta basapiztien beldur da.
Beren kontra agertzen dena iraindu, mehatxatu eta jipoitu egiten baitute.
Hori, jakina, terrorismo puru-purua da, nahiz eta Aoizek politikaz jantzi nahi izan.
Hitler, Mussolini, Stalin eta Jose Antonio Primo de Rivera-ren gazteek ere politika egiten zuten: beren nazismoa, komunismoa edo faxismoa ezartzeko egin zituzten sarraski haiek denak.
Baina zenbat eta sarraski haundiagoak egiten eta zenbat eta beldur handiagoa sartzen den orduan eta gorroto haundiagoa sortzen da, orduan eta etsai gehiago pilatzen da.
Eta azkenean,
Aoiz ez da konturatzen, baina estrata eta ataka oso estura eramaten ari da borroka.
Eta konponbiderako egiten zaizkion hitzei ere barre egiten die.
Ahul gauden seinale omen.
Hauteskunde garairako itxura edertze hutsa omen.
Etsitzekoa da.
Bizitzak aurrera darrai, ordea.
Eta bakerako bideak bilatzeari ezin ukorik egin.
Ezta, jakina, bakerako bideak bilatzen ari garen bitartean ordena jartzeari eta herritarren bizia, eskubideak eta ondasunak zaintzeari ere.
Barne Sailak eta Ertzaintzak ezin dute kalea lotsagabeenen esku utzi.
Hartu behar diren neurri guztiak hartu behar dituzte.