XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Otsailaren 7ko 1984.eko AGINDUA, hirigintzazko eta eraikintzetango ondarearen babespeko bereoneratze-ekintzetarako 1984.erako dirubidetzaren aldetikako moduak araupetuz.
Jaun Txit Argiak:
Hirigintza eta eraikintzetango Ondarea bereoneratzeari buruzko Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoak ondarearen bereoneratzezko ekintza-mota ezberdinetarako dirubideen eta diru eta dirubide-laguntzen orotariko erapidetza ezartzen du.
Dirubidetza hori ematearekiko moduak, hots, urte-sariak, kitapen-epea eta berarizko garrantzia duten gainontzekoak, aldian-aldian araupetzeko beharrak, Sail honek araupidea agiteratzeko bidezko izan daitezen erabakiak hartzea komenigarri egiten du, horiek lehen aipaturiko Dekretoan ezarritako onurabideak oraingo ekonomia-egoeraren aurrerabideari egokitzezkoak izango direlarik.
Horren ondorioz, Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren 35 eta 51. Atalek eta Bigarren Azken Erabakiak diotenez, Sail honek, honako hau
ERABAKI DU:
1. Atala.- Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren 35.4 eta 51.3. Ataletan aipatzen diren Hitzarmenen barruan Euskal Herriko Dirubide-Erakundeek ematen dituzten 1984.erako mailegun dirubidetzaren aldetikako moduak honako hauek izango dira:
- 16 urtetik gorakoa ez den kitapen-epea, kitapenik gabeko 3 urteko gehienezko epea duela.
- Urte-saria: Euskal Herriko Dirubide-Erakundeekin izenpetutako Hitzarmenen arauera ezartzen dena.
- Bermea: Mailegua ematen duen Dirubide-Erakundeak eskatuko duena.
- Domu eta ekoizpenen kitatze-sariak: urteko ehuneko hiruko gorapenaz.
2. Atala.- Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusien pentzutan, Dirubide-Erakundeek emandako maileguen urte-sarien zati baterako dirulaguntza eman ahal izango du, horren zenbatekoa, hartzailearentzako ateratzen den dirusaria honako arau hauei egokitzeko beharrezko dena izango delarik:1. Bere kitapen-aldia 13 urte edo gehiagokoa deneko maileguetan:
A. Osoango Bereoneratze-Eremuen barruan sartzen diren ekintzetarako:
1. Suztatzaileari emandako maileguen urte-sarien zati baterako dirulaguntza, ateratzen den dirusaria itxaron-aldian ehuneko hamaikakoa eta kitapen-aldian ehuneko hamalaukoa izan dadin behar den zenbatekoz.
2. Suztatzailea ez den norbanakoari emandako maileguen urte-sarien zati baterako dirulaguntza, ateratzen diren dirusariak honako hauek izan daitezen behar den zenbatekoz:
a) Itxaron-aldian ehuneko bederatzia.
b) Lehenengo lau kitapen-urteetan ehuneko bosta.
c) Gainontzeko kitapen-aldia ehuneko bederatzia.