XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Administrazio Prozeduraren Legeko 66. atalean zehazten den bideari jarraituz ere aurkeztu ahal izango dira eskeidazkiak.
Lehiaketa-aldia egonez gero, eskegileek bere eskeidazkiarekin batera aurkeztutako merezimenduak zerrendatzen dituen aitorpena egin behar dute, horiek egiaztatzeko nahiko agiri gehituko dizkietela.
Eskeidazkiak aurkezteko epearen barruan aurkeztu eta zuritu ez diren merezimenduak ezin izango dira baloratu, ez eta, epe horretan aurkeztutakoak izan arren, geroago zuritu direnak ere.
Akats fisikodunek eskeidazkietan aukeratze frogak egiteko denbora eta baliabideak egokitzea eska dezakete ezgaitasunaren arabera eta hau ofizialki onartuta badago.
4. - Onarpena. -
Eskeidazkiak aurkezteko epea bukatu ondoren, hilabeteko epean gehienez, onartutako eta baztertutako lehiatzaileen behin-behineko zerrenda onartzen duen erabakia hartuko du Alkate-Udalbatzarburuak.
Zerrenda horretan baztertuta geratu diren lehiatzaileek 10 eguneko epea izango dute bazterketaren aurkako zuzenketa eskea egiteko eta bazterketa horren zio izan diren akatsak edo agiriak zuzendu ahal izateko.
Zuzenketa eskeak egiteko epea bukatuta, lehiatzaileak onartu edo baztertzen dituen erabakia hartu duen agintariak ebatziko ditu aurkeztutako zuzenketa eskeak.
5. - Epaimahai kalifikatzailearen osakera, izendatzeko-era eta iharduera.
Deialdiaren gai diren aukeratze prozesuen Epaimahai kalifikatzaileak Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 31 eta 32. ataletan eta Toki Administrazioko funtzionarien hautaketarako oinarrizko arauak ezartzen dituen ekainaren 7ko 896/1991 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraituz osatuko dira, eta osakera osoa
Epaimahaiko kideen erdiek gutxienez, lanpostura sartzeko beharretsitako hezkuntz arlo bereko titulua eduki beharko dute, eta kide guztiek maila bereko edo goragoko titulu akademikoa.
Nolanahi ere, bere osakera gehien bat teknikoa izango da eta kideen kopurua ez da bostetik beherakoa izango; horietako bat, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak izendatutako ordezkaria izango da, eta beste bat, sindikatuen ordezkaritzak izendatutakoa.
Ordezkariak ere izango ditu Epaimahaiak, hau da, Epaimahaiko Idazkaria eta Bokalak ordezkatuko dituztenak hain zuzen.
Postu horiek ezin daitezke delega.
236/1988 Errege Dekretuan adierazitako ondorietarako, dagokion eraskinean zehazten den maila izango du Epaimahaiak.
Epaimahikideen izendapena egin ondoren, berenezko zein ordezkoena,