XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) nik auzia garbitu ta erabaki bear det. Orregatik emen gelditzen dira baituta Petrikillo deitutakoa, sasi-medikutzan jardutzen dalako; ta beste gizon ori.
Tomax - Nik?
Justo - Zuk, bai!
Joxepa - Gure etxera nork bidali zaitun jakin nai nuke. Salatariari lepoa biurtuko nioke. ¡Petral alena! ez bestena.
D. Gabino -
D. Justo - Nere alaba? Ez diteke! Nik ezer jakin gabe!
D. Gabino - Bai, zure alaba. Ez dezu naiko noski, presondegira sar dezaten?
Joxepa - Beraz emen izan diran ama-alabak zure andre ta alaba ziran?
Petri[killo] - Egi-egia da D. Gabino'k esandako guzia.
Tomax -
D. Gabino - Ez dago ondo iñorengatik iseka egitea.
D. Justo - Nere alaba (Petri'rengatik) orren eskutan jarri ba-da jakin zazute nere baimenik gabe izan dala.
D. Gabino - Jakiña!, esan bearrik ez dago.
Petri[killo] - Oñaze ta min ta eritasunak baimenik eskatu gabe etortzen bait dira!
D. Justo - Ala gertatu dan ezkero ta zure naigabetik obeto zaudela ikusirik
Joxepa - Bai, bai bakarrik utziko zaituegu or txokoan. Zoazte
D. Gabino - Nere aldetik ez dezute eragozpenik...
D. Justo - Galdera bat edo beste ez da gauza aundirik.
Tomax - (D. Gabino'ri) Nik ere ba, mediku jauna, Aizarna'ko muturretik etorrita alper bidajea gerta ez dakidan,
D. Gabino - Zer gertatzen zaizu bada?