XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
alkarri eskatzeko - barkaziyua,
animak irabazi - dezan premiyua,
eindako gaitz guztiyen - erremediyua,
utzi jeniyua
ta inkurriyua,
gure salbaziyua
da oraziyua,
erreza dezayogun - errosayua,
Itzaldi ontan, aitatu nai nituzke lendabizi iru bertsolari, gero relijiozko bertsoen motaz mintzatu gaitean.
JUAN BAUTISTA GESALAGABertso biltzeari ekin nion orduko asi zitzaizkidan etortzen relijiozko bertsoak, bañan banaka.
Orregatik oen lenengo mordoa eskuetan jaso nuanean, ez nintzan begira ta begira aspertzen.
Danak ziran bertsolari bakar batenak, Zarauz'ko Juan Bautista Gesalaga'renak.
Ta ematerakoan estrañakoa izan bai zan, izan dedilla ere gaur emen estraña aitatutakoa.
Berak jarritako bertso paper geyen geyenak guztiz dotore zeuzkan bi kartolinan erdian josita.
Relijiozkoak auek ziran: Santuen bizitzetan San Juan Bautistarena (bere izenekoa), San Pelayorena (erriaren Patroyarena) San Rokerena, San Pedrorena, ta baita ere Sansonena.
Zarauzko lau misio zeuden (1908, 1925, 1935, 1940).
Bazeuden ere Arantzazuko Ama Birjiñarenak, bañan xamurrenak ta geroztik iñoiz arkitu ez ditugun antzekoak bere alabai jarritakoak.
Bi alaba dauzka Zarauzko Santa Klarako konbentu itxian, ta bi aizpa Gesalagatarren abitu artutzian
jarriak edo akordatu ziralako aitaren jayo egunaz kontestazioa konbentura
.
Auezaz gañera bazeuden beste paperak.
Ayetatik bati zeritzayon Bertso berriak sentimentugarriak
bere ordurañoko bizi moduari jarriak.
Andik adierazi genitzake bere bizitzaren zenbait berri: Zarautzen jayo baserri batean ta ekarri omen zuan nekazaritzan afiziyua
, bañan ezkondu ta bigarren urterako bere lenengo emaztea galdu zuanean, pentsatu zuan lena utzita bizi modu berriya aurrera astia
.