XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAZTEKI BAT ENE BIZIAN...

Uano haurra nintzelarik
Bospasei urte, eniakikek xuxen erran...

Udako atsalde eder batean
Beroak samin joiten beitzuen
Otteka nindabilen, haurra jostetan.

Eta ikusi nikan pentze ordokian,
Putzundeko pentze hertsian
Belarka ari ziren hiru gizonen ondotik
Emazteki bat
Belar undarren biltzen.

Otteka haur bat jostetan
Putzundeko pentze ordokian,
Eta emazteki ttipi bat
Belar undarren biltzen
denborarik galdu gabe
Hiru gizonen ondotik:
Xapela buruan
Bokanesa lepoan
Izerdi trenpan.