XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dena urrats, dena esku-ukaldi
Lokartu orduko berriz jeiki behar;
Holaxet egun batetik besterat
Enetzat higatu dien bihotza!
Ama batek bere haurrarentzat
Duen Amodioan?
Betidanik betikotzat
Bere bihotzean maite ninduen
Ene Ama gaixoa!
Amaren ezagutzeko
Nolazpeit konprenitzeko
Behartu izan zitziakan
Etxekoak utzirik
Ene sor-herritik urrundu
Kanpotiarren amodio hotza senditu
Eta erran-zaharrak dion bezala,
Amaren altzotik urrunduz geroztik
Zonbeit denboraren buruan
Gau batez bakarrik nindagola
Gogoa ilun gaueko ilunpe beltzean
Ikusi nikan, ezpeinakike zer nola esplika
Amets batean bezala
emazteki bat
Lehenago, haurrean, Putzundeko pentzean
Belar undarren biltzen
Eta biak ginauzkan gure bi begiez elgarri so:
Iduri elgar nihundik ezin ezagut,