XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruzkia mendi haundien gibelean
Gorde orduko
belarrak bildu zireztean.

Arrestelia bizkarrean,
Urrats pizu batean,
Ama jin zitziakan ondoraino
eta hartu eskutik:
Hea haugi etxerat erranez.

Otteak utzi nintikan
Amarekin etxerat joaiteko
Amaren eskuan
Ene esku ttipiaren ezartzeko.

Etxerat abian ginelarik
Ene begi ttipiekin
Petigora behatu niokan
Amaren harpegi eztiari:
Xapela kendua zikan
Eta biloak ziozkan kopetaraino eroriak.

Ordian, lehen aldikotz
Oartu nindukan Amaren begieri:
bi begi argi,
Zeruko urdina beno urdinago.

Oh... lenen aldikotz
Ohartu nindukan Amaren ezpaineri:
bi ezpain gorri,
Udako beroa beno beroago,
Eta biloek doi bat kukuturik
Bi beharri ñimiño
Bat zoin bestia beno ederrago.

Gaztarorat doi-doia heldua
Etxetik joan behartu izan zitziakan eskoletarat,
Diotenaz gain oraiko mendean
Eztela jakitaterik gabe ibili behar.

Utzi nintikan ene etxekoak:
Ene Aita xaharra nigarretan,
Lagundu beindien bideberriko xeheletaraino.

Lagundu ixil-ixila bideberriraino
Bihotzean gordez bere pena izigarria.