XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena urrats, dena esku-ukaldi
Lokartu orduko berriz jeiki behar;
Holaxet egun batetik besterat
Gauik ezagutu gabe...

Enetzat higatu dien bihotza!
Eta ni, haur ezazola, jakin ukan banu!

Bainan nola zer nezaken konpreni.

Ama batek bere haurrarentzat
Duen Amodioan?
Betidanik betikotzat
Bere bihotzean maite ninduen
Ene Ama gaixoa!
Ene Ama maitea!.

Amaren ezagutzeko
Nolazpeit konprenitzeko
Behartu izan zitziakan
Etxekoak utzirik
Ene sor-herritik urrundu
Kanpotiarren amodio hotza senditu
Eta erran-zaharrak dion bezala,
Kanpoko salda jastatu.

Amaren altzotik urrunduz geroztik
Zonbeit denboraren buruan
Gau batez bakarrik nindagola
Gogoa ilun gaueko ilunpe beltzean
Ikusi nikan, ezpeinakike zer nola esplika
Amets batean bezala
emazteki bat
Lehenago, haurrean, Putzundeko pentzean
Belar undarren biltzen
Ikusi nuen emazteki hura ber-bera.

Erle aintzinean xutik ziaukan

Haren aintzinean xutik nindaukan.

Bere, bi begiez ene bi begietan so egiten ziakan.

Ene bi begiez bere bi begietan so egiten niokan.

Eta biak ginauzkan gure bi begiez elgarri so:
Iduri elgar nihundik ezin ezagut,
Iduri elgar nihundik ezin konpreni.

Ene aintzinean xutik ziaukan.

Beraren aintzinean xutik nindaukan.