XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eztot besterik gura
Tellatu bat baño
Eta onen barruan
Mai bat idazteko
Andra maitagarri bat
Niri laguntzeko
Beste gauza gustiak
Deabruentzako.

Baña egun baten deitzen badeuste
Erria defendietan
Prest arkituko nabe ni beti
Euskerearen aldean
Armarik eztot artun egingo
Egundo nire eskuetan
Nire plumea nire izerdia
Eskeintzen deutsat benetan.

Oneik bertso garratzok
Julioko zortzian
Gabrielek Iñakiri
Kantadu eutsazan
Motzak direalako
Aspertu giñean
Zerbeza bat edaten
Tabernara joan.