XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusi noan gizon argal bat
Krutze batetik josia
Zeñagaitikan mundu gustia
Gaur dagoan erosia
Aren oñetan andra triste bat
Maria dolorosea
Biak arteztu egingo ebenak
Gizonaren malezia.

Enoazan ezautu
Areik arpegiak
Illunpean itsurik
Ñeunkazan begiak
Ipuñetan zoazan
Bai maitagarriak
Baña elexa barruan
Txit bildurgarriak.

Ume denporan gauza zantarrik
Begiak etxok ikusten
Neska mutiko eder gustiak
Izen polita jeukien
Iñok munduan erru bapere
Etxok egundo arkituten
Zantarkeria etxajoakun
Begietan agertuten.

Elexatikan urten ezkero
Bilboko kale artera
Gauza gustiak jeukien beste
Kolore zuri bat eta
Zelan anditu giñean arin
Danak mutil eta neska
Itano itzirik aurrerantzean
Egingo joagu zuka.

Nik ezpadot ikusten
Ta banas itsua
Begirik ezpadaukat
Ezta nire errua
Zelan jat etorriko
Barrura damua
Ezpadot ezaututen
Nire pekatua?.

Jangoiko ona eida justua
Artezidadea bera
Amodio utsa miserikordia
Maitasunezko platera
Onengaitikan bajatu eizan
Aragiz gizon artera
Ta egun danetan eukaristian
Gizona legez bete da.

Bañan alan bere niri
Fedea kenduaz
Betiko kondenatzen
Izango da kapaz
Onengaitik kontuak
Artuten badeustaz
Ezeinau orniduko
Goiko gloriaz.

Esango deutsat, Danok dakigu
Sententzia bat emoten
Kontuak artun gura deutsudaz
Inpernuratu baño len
Zelan enozu ipiñi beste
Bide zelaiago baten
Nire arima legoke orain
Zure oñetan ondoen.