XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeu zaraz Jaungoikoa
Ni gizon pobre
Zeu zaraz egillea
Ni kreaturea
Zeu juezik artezena
Ni kulpa bagea.

Zergatikan ukatu
Deustazu bakea?.

Gerra luzea eroan neban
Nengonean bizirik
Gauza latzgarri ta illunen kontra
Konprenitzeko zergaitik
Zarean altu zarean fuerte
Ta bear bada orregaitik
Apenas egon eida munduan
Neu baño gestoagorik.

Bera bada justua
Enau kondenauko
Ta kondenetan banau
Ezta Jangodiko
Zerurik inpernurik
Eztot ikusiko
Gizonaren semea
Da nire testigo.

Fede onegaz bizi nas orain
Geldituteko bakean
Mundu onetan ezin balegi
Izan daitela bestean
Nire gorputza nire arima
Sartuko dira ezerezean
Eta orduan enas izango
Ezer ilten nasanean.

Sabin Berasaluze
Iñaki Irigoien
Melitxu Basurtuko
Aiengizko Balen
Robles Arangiz aiztak
Bego Mendiguren
Aita Berriatua
Eta Txomin Peillen.

Bilbo ganean bere tronuan
Dagoan Birjiñeari
Prantziskanoen Arantzazuko
Jesukristoren Amari
Euskalduntzea gordetan dauan
Migel Arkanjeluari
Eta Loiolan bein jaio jakun
Aita San Iñaziori.

Mesedez eiezue
Neugaitik erregu
Galdu neban fedea
Dakidan biurtu
Bein bere banozue
Zeuek estimadu
Ezta izango nekoso
Neugaitik eskatu.

Nire bizitza modu onetan
orain badaukat jarria
Ta bardin bada nire arima
Gaxoa ain errukaria
Eta apurtu bajata alantxe
Lehen lenengo oñarria
Ze demoniño geratzen jata
Ezpada jaioterria?