XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baso onetatik ikusten joat
Ballerako arboladia
Errekaldean karrankan doan
Errota zoragarria
Arrokapean txoriak legez
Kantetan dauan erria
Baña alan bere eztok egiten
Biotzean inbidia.

Danak legez ibilten
Or asi nintzoan
Lelengo olgantza ederrak
Ortxe egin noazan
Zelango poz-ikarak
Etorten jatazan
Orain igoten dodan
Eremu baltzean.

Jesukristoren Lege Santuak
Danok agindu gajozak
Bere neurrian pentsaduteko
Esaten ditugun gauzak
Osterantzean fede barikan
Debekatuta gagozak
Beste biderik ezegijagok
Ementxe gizonarentzat.

Kumatik etareaz
Gure ama maiteak
Kantaduten jeuskuzan
Kanta dotoreak
Belengo portalean
Dagoz pastoreak
Bedeinkatuten dituz
Jesus Erregeak.

Kaperuzita ta Pulgartzito
Jaz esposatu zirean
Ta Jesusiko Nazareteko
Bientzako testigu zan
Bizar Azula alarguntzeko
Gustiz temoso egoan
Edur Zuritxok printzeari
Bizarretik tiratu eutsan.

Kadera biak zoru ganean
Ipiñi nebazanean
Eskola-maixu erronkosoak
Elexarako bidean
Illada luze batzuk egiñaz
Danok eroan gajozan
Mataderura doiazan artxo
Errukarien moduan.

Desagertu zoazan
Iru txarritxuak
Peterpan Guendi eta
Zaspi nanotxuak
kandeletako kean
Jegozan altuak
Santu baten eskuan
Olgetan bajuak.