XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAITARRA

Iretargi barriak
Eztauko argirik
Ez gauberdiko
Eguski otzak
Berorik
Ezta egongo
Bizkai maitea
Iños penadu
Bagarik.

Alan diragutsue Gabriel Arestik.

Iñaki de Irigoien
Mutiko pijua
Bernaje adoretsu
Batetik sortua
Euskal jantza bikañen
Maitale sutsua
Abertzale zintzoa
Euskaldun prestua.

Bilbo onetako euskalduntasun
Zikotxaren señalea
Zeuek zarie arrokartean
Agertu dan arbolea
Eu baño beste mutiko batek
Etxok zapaldu kalea
Nondik dabillan sorterrirantza
Gaurko tabernazalea.

Irigoien txikerra
Iñaki laguna
Ire pentsamentuan
Bajagok zentzuna
Esplikaduten ñoak
Preguntau doana
Zergaitik gura barik
Nasan euskalduna.

Aspalditikan dok ezagutu
Nire pentsamentu gatxa
Mobidu barik txirrinka pean
Katigu naukan ekatxa
Area peko sustar sakonok
Egin nabenak aretxa
Makera lodi ta zikiñeri
Emon deutsena pagatxa.

Kantadu gura deuat
Amabi bertsotan
Zek bultzatu ninduan
Olango bidean
Aldapa latzagorik
Etxagok mendian
Mendi altuagorik
Etxagok munduan.