XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. OLABIDE'REN ITUN ZAR ETA BERRIA.

- Azken zenbakian EGAN-eko lankide batek itzulpen onezaz esan zuena dela-ta, zenbait erantzun eta iritzi jaso ditugu. Ona aurrenik Ormaetxea jaunak idatzi diguna:
OLABIDE, BAI.

L. Mitxelena iaunari.

- EGAN'en Olabide'rengaz eman duzun iritzia (1-4-1959) aski polita arkitzen dut erabat, edo oro har.

Ala ere min pixka bat eman digu Olabidetarrori, iritzi ortan on baiño gaizto dana nabarbentzenago dalako.

Euskera experimentala.

- Orren ere bearra ba-daukagu, eta ori gogozago irakurriko du erri ikasiak, gu beste guziok gaitun baiño.

Beste zenbait erritan ere ori berori gertatu da, eta gureak ere naiago du ein bateko garbitasuna, oraingo mordoilokeri oriek baiño.

Ikus zer esan zion A. Ledochowski'k, iesuita guzien Buru izan zanak, gure A. Olabide'ri: Euskera Akademikuan ari omen zira; io zazu ortik, ori irakurriko baitute geienik, azkenean nere erri Polonia'n gertatu dana.

Baiña nork, Olabidetar amorratua ba'da ere, nork goraintziko dio erri xumeari Itun Berria edo Zarra irakur dezan.

Euskera ori ez da erri xumearentzat egiña.

Eta zein apaizi gogoak emanen dio liburu oriek dauden bezala arratzaldetik (kulpitutik) irakurtea?.

Ala ere, gure apaizak aunitz baliatu dira, ta baliatuko, Iainkoa lagun, euskerazko Biblia ortaz.

Zuk egozten ditiozun gauza asko etziran aterako orrela, liburugai ori gure eskuetatik igaran ba'liza.

Zanaren azkeneko ala-naia betetzen utzi ba'lizaigu, oriek eta beste asko ere etziran agertuko.

Emango al zaigu aukera noizbait gauza orietara itzultzeko, (...).