XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Patxi Etxeberria'ri.

- Itun Zar eta Berri oriek ez dira argitara, ez zuk, ez guk, ezago Olabide zanak gogo zuken bezala.

Ez da zure erruz; zuk agindua, burua makur, egin bearra ukan duzu.

Pozik artuko zenun gu bi O'en laguntza, Lazkau'n adierazi zenidana, eta zuk atera-ala guri kopia bat emango ote zitzaigun ere; baiñan ezer ez.

Itun Zarrak, beintzat, etzun orrela irteterik merezi.

Dakizunez, Oiartzabal'dar Martin iauna ioaiten zizaion noizik bein Toulouse'ra, eta ni ere eraman nindun berekin azkeneko bi txangoetan, gure oarkizunak egiteko.

Egun batzutan an egonez guk idaroki genition aldakizun aiek idatzirik gelditu ziran gure eskuz, eta Itun Berrian ez-bezala, eskubide eman zigun oar aien ariora guzia berritzeko, atzekoz aurrera, Makabeu'tatik eta Genesi'raino.

Oarkizun aiek galdu egin omen zirala.

Mingarri da.

Azkenarago ta geiago erortzen zan gure aldera.

Iesuitek Biblia ori argitara nai zutela entzunik, eta zu zindekartela Txina'tik lan ortarako, Erroma'ra io gendun, gure laguntza eskeiñiz, liburu ori bear bezala argitara zedin.

A. Leturia zanak au erantzun zigun, esan nizun bezala: A. Azkona'rekin egon naiz, eta arrazoizko ta bidezko derizkio zuek lan ori egitea.

Bitartean Castilla Occidental'eko nagusi iaunak, zerizkiona egin zun, guri iara eman gabe.

Iakin dezatela gaiñekoek zuk ez duzula errurik; asi baitira esaten nik ateratako kopiak dauzkatenak, Dabid'en Eresiak ez ezen, gainerakoak ere ukiturik daudela.

Zor zaio Euskalerriari, berak atera baitzun sutatik Gernika'n eskuzkoa, eta zor zaio benazko irizketa edo kritikari, eskuzko ori beintzat, dagon bezala agertaraztea.

Gure nota aiek egitan galdu baldin ba'dira, eta eskuzko ori ikusteko eskatzea geiegi baldin ba'da, asmoa, dut poliki poliki, nere kopia batetik eta argitara danetik, alde aldera Olabide'k nai zuken bezala antolatzeko.

Itun Berria.

- 1924'garren urtean Itun Berria bukaturik zedukan, eta eskuetan ipiñi zidan: Emaidazu zure iritzia; zurea gero!.

Onela erantzun nion: Mateu oinbestean, Mark obekixeago, Luka obekixeago, Ion obekixeago, eta Apokalipsi seda bezala.

Ah!, esan zidan, berri berritik egin bear dut.

- Ez, gizona: ikusi dezala geroak nola ari ziñan aurreratzen.

Baiña bai berriro guzia itzuli ta irauli ere.

Ni ordu artan ez ninzan pekatzen alako gizonari ostera egiten, batez ere, esana baitzedukan ene lagun bati: Ormaetxea'k Gramatika ikasi dezanean...".

Gero, bai, Itun Zarrean, eta azken aldera areago, bi O'eri tira, tira, esaten zigun, zerbait zuzengarri aurrean ipinten genionean, emazute orrela.

BAI OLABIDE.

Ua lako gizonak bear genituke gizaldi bakoitzean bi, euskerari bultzaldia emateko.

Fisika ere ba'zedukan euskeraz egiña, berak mutikoeri irakatsi zien gaia.