XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eibartarra. - Zuk nai bezela, itzez itz aldatzen degu zure eskutitzaren amaiera.

Ta... or konpon!

Nik eztakit zergatik baña, nere ustez euskera kontuetan Erlijioa geiegi nastutzen dute batzuren batzuk, Erlijioa gauza ona izango da, baña, beste gauza guziak bezela, bere mallan noski.

Lengo aldizkariak, Jaungoiko-zale, Jesusen Biotzaren Deia ta orrelako izenekoak ziran.

Oraingoak berriz, Aranzazu, Karmel, Zeruko Argia ta abar deitzen dira.

Laister beste bat azaltzekoa ote dan entzun degu.

Auspoa izenekoa.

Betor agudo ta ordu onean.

Baña, beste gaurko aldizkarien izenak gutxi bat ekilibratzeko, zergatik ez diote berari, esaterako, Inpernuko Auspoa euskal-izen jatorra ipintzen?

Gernikako. - Ona Bizkai'tik artu dugun eskutitz baten zatia: Muxika-n ango bertsolari zaar eta gazteekin bertsotan goizeko laurak arte bezperan izan, eta urrengo goizean Severo Altube jaunari Gernikan egin zion bisitan, bertsolari berri batek, baiña usario zaarren zalea danak, berriketaldia izan aurretik kantatu zizkan bertsoak.

Gero, gogoraturik zer kantatu zion, paperean jarri zituen.

Bisita ori 1960 maiatzaren 8-an egin zion, igande egunez.