XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Nik eztakit deus izkuntza dravidikoez, espezialista eztirenentzat esku-liburu ezagunetan edo bestelako idaz-lanetan irakur ditekeana baizik.

Ezin dezaket, bada, esan eztuela Lahovary jaunak izkuntza orien berri andirik.

Alaz ere, aitortu bear dut juzku txar ori gogoan erabillia dudala, zerbait ezagutzen ditudan izkuntzak nola elbarritzen dituen ikusi ondoren.

4. Bi naiz geiago izkuntzaren elkarrekiko aaidetasuna egiztatzeko eta finkatzeko badira jokabide jakiñak.

Enaiz emen gai astun orretan sartuko, luzaz mintzatua bainaiz arestian liburuxka batean: beste asko ere, jakiña, mintzatuak dira auzi orrezaz, ni baiño leen eta obeto.

Emen dijoakiguna auxe da soil-soillik: Lahovary jauna eztabillela bide ezagun orietatik, berak gogoak eman-ala autatzen dituen bide eroso eta erraxago batzuetatik baizik eta bide oriek, gaiñera, linguista guztien edo geienen ustez, eztutela denbora alferrik galtzea beste atarramenturik.

Ene iritziz, bada, eta barka bizait Aita Barandiaran'ek, bagaudezke lasai leengo lo ederrean, Lahovary'ren lanak gora-beera.

Gure izkuntza eta dravidikoa aaide direnik eztut nik ukatuko, aaidetasun ori probatua dagoenik, bai.

Orain arte sortu diren metoduek badituzte beren muga jakiñak, mear xamarrak gaiñera: asma bitzate obeak eta indartsuagoak Lahovary jaunak eta bere diadokhoek.

Orrenbestetarako gauza badira, noski.

Baiña, esango didazu agian, ez ote dute beiñere jendearen ustez jakintsu zirenek asmaketa andirik baztertu eta arbuiatu?.

Ez ote dute iñoiz buru argiagoko gizonik erotzat jo?.

Bai, dudarik gabe; eztago beste erantzunik.

Orrelako egiazko asmatzaille gutxietsien ondoan, ordea, zenbat eztabiltza gure artean bere zoroak bizi dituen orietakoak: pi-ren balio zeatza arkitu dutenak, geldituko ezten mugimentuaren billa dabiltzanak eta beste ainbeste, Dios es el Trinotripodio perfecto asmatu zuen ura aaztu gabe.

Au dela-ta, Arrese-Beitia'ren bertsoak datozkit gogora, zuzen edo oker:

Otxandio'ko semea etzen, noski, dravidikoaz ari; nik ere eztut emen erdaldunekin auzirik.

Gure aldera aldatu nai nituzke orratik bertsook, neurria lasaixeago artzea zillegi bazait: .