XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren dator Eskiribazaliren Bissaori (onelaxe diola dirudi, itzaurrea bada ere), eta or aurkezten zaizkigu dramatis personae direlakoak: .

Ipiñi ditudanak eztakit ongi artuak dauden, esku-izkribua illuna baita zenbait lekutan eta maiz zuzendua obe bearrez.

Nolanai ere, oker ezpanabil, andre frantsesarekin doa gure Margaita Basaburuarra amazazpi urte dituelarik, aen andere aoren gisa, ohoresco emplegu tchipia estena ".

Bere etxekoandrearen ondoan ikasten du probetxuzko gauzarik aski ogeitabat urtez eta gero senharbat ediren sian, dohaiñ edo erossis estait nola.

Azkenean berrogei ta bederatzi urteren buruan senarra illik eta aurrik izan eztuten ezkero, bai ordea ondasunak ugari xamar bildu, sorterrira itzultzeko gogoa ernatu zaio Margaita'ri.

Errira deneko, Parropiako anderiac eta jaun erretorak ekiten diote elkarren leian sudurreco tchitchariac frantzesés khentu nahis, nolako aberastasunak ekarri dituen etxera jakin bearrean alegia, baiña eztute Margaita'gandik erantzun zuzenik ateratzen.

Orduan datorkio, ordea, etxera Graci Concor, gaztetango adiskidea, laurogei ta amalau urteko agurea orain, eta onekin argi eta garbi mintzatzen da Margaita, besteekin ez bezala: Baampiuml;, Graci, salbu espeinis anderé hiretaco, bena baampiuml; ohi bessala Margaampiuml;ta Khuto.

Graci'k azaltzen dio Zuberoa'ren egoera negargarria: eztago ordikeria eta lapurreta besterik alde guztietan eta, are deitoragarriago dena, Xuberotarren dantza ederrak il-zorian daude, apezpiku berri baten obe bearrezko aalegiñak direla medio.

Tristatu da Margaita sorterria orren aldatua eta itxuratxartua ikusirik Bihortza dereampiuml;tadan esarri bi vnkhuderen artian, baiña eztu orratik itxaropena galtzen.