XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta, itzez ez ezik, idatzirik utzi dio Margaita'ri bere jakitea, ahatz enentzan.

Ortxe daukate, beraz, Zuberoa'ren salbabidea.

Dirurik ezta falta, gerturik baitago Margaita argitaratzeko bear dena emateko.

Etxeko andre onaren ikasbide onek eztu uts bat besterik: frantsesez egotea.

Jainkoari eskerrak, ortan ere ezta garai eztitekean eragozpenik.

Graci'k badaki lan ori nork egin dezakean: .

Errienta, esan bearrik ba ote?, Eguiateguy berbera dugu, izenez Juseffe, eta urrengo egunean elkarrekin mintzatu ondoren Margaita eta errienta, bi apaiz jaun dituztela lagun, besterik gabe erabakitzen dute liburua leen-bai-leen inprimatzea.

Bakar-bakarrik, onako latiñezko zerrenda au ezarri bearko du Eguiateguy'k, besteren lumaz apaindua ager eztedin: .

Itzaurre luzexko onen urren dator Eguiateguy'ren obraren irugarren liburua (), zenbait buru edo berecita-n banatua.

Ona esku-izkribuaren berria.

Aztertu ondoren, galdera bat dator berez gogora: bata eta bestea, bai Peillen'ek diona eta bai beste onako au, ziñetan eta benetan argitara agertuak ote dira, ala ez?.

Biek kopia-gisa azaltzen dute burua: leenak Frankfurt'en ikusi zuen argia, 1785'gn. urtean; besteak, berriz, Paben, 1782'an.

Inprimatzaillearen izenak eta gaiñerako zertzelada guztiak zeazkiro azalduak daude kopia direlako esku-izkribu orietan.

Eta, alaz guztiz ere, nik beintzat duda egiten dut.

Arritzekoa iruditzen baitzait, bi liburu orien alerik agertzen ezten bitartean, bataren eta bestearen kopiak izatea.

Gaiak, nolanai ere, astiroago eta sakonago ikertzea merezi du.

Bi kopien letra berdiña den ala ez ikusi bearko litzake aurrenik.

Eta Donostia'ko esku-izkribuaren aztarrenak gorago billatu.

Onezaz, nik uste, badu agian Aingeru Irigaray jaunak zer esanik.