XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baleiteke
egunsentian ixartu neuban,
txoriaren
txorrotxio
zoliagaz
bat eginda
bere antzera kantetan ikasi-gure izatea
neu konturatu barik zer egiten dodan
.

goiz-txoriari erantzuten
egon nazela
diñozu?
entzuten egon bazara
eta kantau dodanetik
ezer aditu badozu,
esan egidazu zer esan dodan
ezin neike gogoratu be egin nik-eta
.

iñoz be ez neban jakin
zer egiten zenduan zuk
or zure berinezko gaztelu barruan
sartuta
.

zoriontsu bizi ziñala, uste neban nik,
or zure urregorrizko gaztelutorre eder orretan
.

baiña zure gaztelu orren
lorategitik
ibili dan
aizeak
esan deuste
zure barruko
ezkutua:
bein be ez ei-dozu euki
atsegiñik eta pozaldirik
.