XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ANDREA - Ori esan, orrek guzia azpikoz gora jarriko du. Bazterrak ondatuko ditu. Zer nolako aldaketa! Ez balitz ori besterik! Ikaragarria da! Zer entzun dedala uste duzu?
ZALDUNA - Ainbeste gauza entzuten dira...! Jendeak esaten dituen guziak sinistu bear ba'genitu...
ANDREA - Egi-egia diozu. Ez genuke beñere bukatuko. Gero, egunkari ta gañerako berri paperak ain dira gezurti...! Bai gezurzulo utsak!, gezurti alenak ez bestenak!
ZALDUNA - Nere andre on orrek, nik bezela egin: ez deus sinetsi, ez iñori fida, ez zere burua aizez betetzen utzi...! Ez periodikorik erosi!
ANDREA - Zurekin bat nator... Bai orixe! Aolkari ona zaitut, bai noski!
ZALDUNA - Ez da orrenbesteraño. Zentzu pixka bat ba dudala, ori da guzia.
ANDREA - Ortan dago koska, bada! Ez dezakete askok esan beste orrenbeste. Ez alajaña!
ZALDUNA - Begira, andre agurgarri orrek! Gaurko eguneko jolas, atseginaldi, festa, ikusgarri, emozio zirrada, zineko mintza latzak, dirala; kontribuzio-petxak ordaintzea dala, telefonoa, radioa, televista, pick-up...... ots...
ANDREA - Zer? Zer?
ZALDUNA - Pikopean al zaude edo...? Esaten ari nintzaitzun, mikrofonoa, gramofonoa, magnetofonoa, radio, televista ta gañerako dibertsio...
ANDREA - Geiegizkoak dira...... zurekin konporme nago.
ZALDUNA - Orrek guziek mundua erabat aldatu duala.
ANDREA - Kaltegarri da, bai. Ni ere burutik nastutzen asia nazu.
ZALDUNA - Bizimodu berri orrek guziok aldatu gaitu eta ez dugu elkar ezagutzen.
ANDREA - Gauza negargarria benetan.
ZALDUNA - Ezin uka diteke, ordea, munduak aurrerapen aundia egin duala.
ANDREA - Nik ez dut ukatuko! Ez orixe!
ZALDUNA - ... teknika, mekanika, jakituria ta artea...
ANDREA - Jende artetsua ba-dala, ez da esan bearrik: agirian dago.
ZALDUNA -Zibilizazioa beti aurrera doala esan diteke. Beti aurrera errialde guzien laguntzari eskerrak.
ANDREA - Begiratzea besterik ez dago...
ZALDUNA - Aurrerapenaren bidea... Lenago, antziñan gizonezkoak leiza-zuloetan bizi oi ziran ardi larruz jantziak eta elkar jaten zuten... goseak, otzez...