XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BENTURA - Zer dio gure Letradu jaunak?...
LETRADUA - Neroni, egia esateko ez naiz beñere perretxiko-zale aundi izan.
DIPUTADUA - Legearen kontrakoak diralakoan ala?
LETRADUA - Osasunaren kontrakoak ote ziralakoan beldurrez edo.
MARTIÑE -
BENTURA - Ekarri zazu bai beste platerkada. Eta gero ez ahaztu kafe ona egiten.
MARTIÑE - Bai jauna, bai, guzia prest daukat
ZENON - Ez da nolanaiko bazkaria, gaurkoa!
BENTURA - Bestela ez nizuten otsegingo. Itxoin, itxoin!
DIPUTADUA - Perretxikoen errezeta eman bear didazu nere emazteari eman dezaiodan.
BENTURA - Oso erreza da. Sukaldariari paper batean jartzeko esango diot.
PRAISKU - Ori ere egingo dugu bada. Baiñan bitartean, jauna
BENTURA - Praisku'k arrazoi du. Perretxikoak jan eta gero barrua ondo busti bear da. Basoan sortzeko ere perretxikoak lenengo ezetasuna bear dute eta gero beroa. Edan zagun!
GUZIOK -
BENTURA - Eskerrik asko, jaunak. Nik ez dut merezimendurik!
ZENON - Ori, ori, aupa gure mendiak! Antziñako arbolez jantziak.
DIPUTADUA - Alegiña egingo dugu.