XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mitxelena (Esteban Iparraguirre bizi); Goyegi (Maria de Petriarza jabe; Joanes de Artusa bizi); Joanes-Araetarena (Pedro de Absalon bizi); Etxeberria (Miguel de Barrenetxea jabe); Torrea (1510`gn urtean etzan inor bizi).

Etxe oiek danak Ernani-balladakoak ziran.

Urnieta`koakin batean guzitara beste ainbeste geiago izango bait ziran.

Nolanai dala, 1671`gnean Konbentua egin zanean 22 etxe ziran; eta aietan 15, Okendotarrenak.

LASARTE-OLA

Guzti orren geigarri, ordea, sozialki batez ere, ba zan an beste etxedi bat aipatu bearra: olaa, burniola, Lasarte-ola zeritzana; Lasarte-Torreko nagusiarena.

Burniola orrek itxura aundia ematen bait zion era guzitara Lasarte-auzoari.

Etxadiak, ofizina esaten zioten lantegi aundi bat zuan erdian, sutegi ta txingudi ta gabi-mazoarekin; eta etzandegi ta ikaztoki ta Olaetxea inguruan; eta, urruti gabe, Olajaundegia, nagusiaren bizi-lekua Lasarte ontan, Erdi Aroan, Torrea bera bait zan Olajaundegi.

Burniola izenak adierazten duan bezela, burnia lantzen zan olaetan: Bizkai`tik ekarritako burni-miatza burni egiten zan: burni-pieza aundiak eta pieza txikiak: aundiak plantxuelak txingudian gabiaren kolpez; txikiak, martinetean, zirala iltze-entengak, itxas-ontziaren olak elkarrekin josteko, zirala kabil eta txabeta, ontzien tresneritarako; Usurbil`go ta Agiñaga`ko ta Donostia`ko astilleroetatik eskatzen bait zituzten itxas-ontzigintzarako... Gaur lantegirik geienetan bezela, orduan ere olaetan izaten zan ots, zarata eta zalaparta, gabiak txingudian burni-zamarra mallukatuaz ateratzen zuana, eta sutegiko auspoan fifi-ta-fafaz gañera, urak urarkatik palastaka ixurtzean ateratzen zuana....

Ortaz gañera olagizonak beren umore onarekin itxura berezi bat ematen zioten erri guziari.

Olagizonak gaurko industri-langilleen aurrelari izanik jende alai ta arro-antxa izan oi ziran; jende zaratatsu, bullosoa; ostatu-zalea, sagardo-edalea, beren kantu ta tobera, Igande ta Jaietan auzo dana alai eukitzen zuana eta aldian bein beren kantutako kopla txorrotxekin min-ematen ere zekianak....

Olagizonak izango bait ziran, seguru asko, Santanaetan, leen aipatu degun fartsa-jaia eratzen zutenak, pelegrinoen entretenigarri Santiagoetan....