XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aita Plazido Mujika`ren OmenezAita Plazido Mujika`ren Omenezko Aste Beterako, itzalditxo bat, Lasarte`ren Historiaz eskatu didate lasartear adiskide batzuek.
Eta nik baietz erantzun.
Eta pozik.
Oso pozik, bi aldetatik, Lenengo Lasarte`ri nik ez bait dakit ezer ukatzen.
Leen ere, gaur bezela, iru-lau eretitan, beste ainbeste itzaldi egiña naiz ni Lasarte`n.
Eta, bestalde, Aita Plazido`ren Omenerako eskatzen bait zait.
Aita Plazido, euskaltzale bezela, gizonik aundienetako bat degu.
Zor zaio aitormen ori, batzuren batzuek
Azkue aundiaren urren, gure lexikograforik aundienetakoa degu gure Aita Plazido, Jesus`en Lagundiko Aita zintzo eta lasartear jator-jatorra.
Azkue`k, euskeratik erderetarako Iztegi arrigarri bat berak bakarrik egin zigun bezela, gure oriatarrak, erderatik euskerara beste ainbeste ta geiagoko bat egin digu orain urte batzuek, berak bakar-bakarrik, dozena bat urtean, ordu libretan lan eginez
Olakoxe langille aspergaitza
Olako gizon baten omenaldian parterik artu gabe ezin egon iñor, eta, iñor baño gutxiago, Lasarte`ko Erriarekin nik añako zer-ikusi izan duanik.
Aitormen au egiñik, bada, asi gaitezen gure lanean.
Lasarte`ren Historia apur bat aztertzeko eskatu didazute.
Guazen arira.