XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anparatzalle, ez, ordea, animarentzat bakarrik, baita gorputzarentzat ere.

San Pedro Apostoluaren izenekoa, bañan ez Apostolu Santuari Eliz-barruan otoitz-egiteko bakarrik, baita, bidez zebiltzanak elizpe-portikoan arratsean lo-egiteko ere.

Olako bidagurutzetan sortzen zan, baita, beste gauza bat ere: Ostatua, bidezkoen konforterako Venta.

Bañan, ostatua pagatzeko dirurik etzeukatenentzat, an egoten bait zan, bidagurutze-bidagurutzean, Elizatxoa, bera baño aundiagoko portalepearekin, beartsuak nun lo-egin izan zezaten.

Lasarte`ko Soziografiaren dato bat geiago, alegia.

TORREA

Erdi Aroan, errietan batez ere bidagurutzetako errietan izan oi zan beste gauza bat ere: Torrea, Torre-Jauregia.

Bidagurutzak zaitzeko izan oi ziran.

Torre goreak.

Arrizko Torreak... Erriko etxerik geienak, artean, ez bait ziran izaten arrizkoak, egurrezkoak baizik; egurrezkoak, edo arri baño egur geiagozkoak; eta etxe bajoxtak, geienez ere bizitza batekoak.

Torreak, ordea, egurrezkoak ez baño, arrizkoak izan oi ziran: beetik goraño dana arri, arri labratu.

Eta tellatu ordez, arrizko barbakana eta almenak....

Gorez, berriz, oso goreak, oso altuak izan oi ziran; beeko ikulluaz gañera zaldi-ikullu eta eskaratzaz gañera bi, iru edo lau bizitza, etxekoen bizitzatarako eta cuerpo de guardia`ko gudarientzako.

Eta eskallerak geienean etxearen saietsetik lenengo bizitzaraño; arrizkoak auek ere.

Dana arriz, gerrateetako suaren kontra.

Izena ere ala, arriz izaten bait zuten: Etxarri, Arretxe, Arrese....

Olako etxeak Lasarte`n, antziña, bat baño geiago ziran: Sasueta Arresea zeritzana bata gero Sasueta Txiki ezagutu genduana, eta orain galdua.

Bestea, aren pareko Sasueta Aundi edo Sasueta Zaar.

Eta bestea Lasartegaraikoa zeritzana: gero aipatuko bait degu berriz ere.

Bañan batez ere, Lasarte-Torre, orain Konbentuko Kapellau Jaunaren etxea dagon leku berean zegona, eta leengo gizaldian, karlistateren batean ez dakigu noiz galdu, erre edo bota zana....

Torre orren jabeak, abizenez Lasarte zeritzanak ziran, XVI gizaldian, Zizurkil`go San Millandarrakin eta Donostiako Okendotarrakin bat-egiñik azaltzen zaizkigunak... aiek sortu bait zuten, baita, XVII gizaldian, azken aldean, gure, Lasarte`ko Monja Brijidaen Konbentua.