XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SCHERZO N. 2 IN DO MINORE

Zartatu musika biraoka
autsi notetan
den eta ez den
izan edo ez izan
hor zegok, ba, koxka
lertu
arnas estu
aginak gogortu
begiak lotu
erdibitu hiru pusketetan

Irripar bat jolas
doa doa
dator dator
bildu da triku
txistu

Hamaitu arren
Chopin
zure jolasa garratzegi da
erori
harrikada bat arima erdian
izurratze bat
neskatil birjinarekin
aaj