XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tira, ba, maite,
kontsola zaite.

Supermerkatuan
erosi nituen buruko ileak
gabardina bezala
kantzontziloak bezala.

Ortzak norbaitek eman zizkidan,
aginak eta betortzak
kariatuak nituen
ordezkoak ipini zizkidaten.

Tira, ba, maite,
kontsola zaite.

Sudurra dut nirea
legea denez luzea
ta errea.

Sifilis pasatu nuen
antzu geratu nintzen
ta merikuak kastratu nindun.

Ardoa adoratzen dut,
pattarra dut Jainkoa.

Tira, ba, maite,
kontsola zaite.

Ankak moztu zizkidaten
biak batera.

Eskuetan zazpi behatz postizo
eraztun behatza dut osoa
begi bat kristalezkoa
ta gorra naiz aspaldidanikan.

Baina gauza bat oso nirea
bularrean taupakada bihotza.

Tira, ba, maite,
kontsola zaite.