XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUA

Tentatzen nau suak
garrak
tximinian
Otz denean sua
beti sua
Txinpartak
egur lehertuak
txingarrak
betulak erre arteino
begiak gorritzeraino
tximiniko suan

Trinbili ta tranbala
pattar botilatik tragoa
zigarriloa
zigarroa
kehea
ta tximiniko sua
zotzak
komentuan aldare pusketak
ta sua periodiku zaharra

Seguruenetik Jainkoak
eman zion sua munduari
dantza zezan
poetan begietan

trinbili ta tranbala
pattarra
ta poesia kehea

Tentazio da sua
izan zen
Neron-entzat
da
neronentzat
neiko Neron neroni naizelako

poxpolo bat asko
ta sua
ta kehea
ta pattarra
ta trinbili ta tranbala