XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZERBEZA

Alemania-ko zerbeza
beltxa edo oria
zoragarria
andregai bat bezelakoa:
bihotzera doa
zuzenean
eta bihotza aldatzen du.

Alemania-ko zerbezak
Alemania-n egoteko adorea
ematen du,
Alemania adoratzeko adorea.

Dormund edo Mûnchen
halakorik ez zuen
Jainkoak sortu.
Gizonak asmatu zuen
beretzako
Jainkoa bihurtzeko gogo emateko.

Beltxa edo oria
nesken ileak bezelakoa.
Ilargia eta eguzkia
eta izarrak.