XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMORRUA

Edan zure amorrua
ozpina kolpean edaten den lez
Edan ondoraino
bakarrik
zure hitzen alperrikakoa.

Saldu gibela minbera
galdu egingo duzu bestela.

Hartarako egiten duzu lan,
hartarakoxe nekatu
ezereztarakoxe.

Hain zuzen
amets egitea ez da zilegi
uste izatea ere
debekatua dago total.

Alperrik dagizu erakutsi
gero alperrik egingo dute lan.

Hartarakoxe ari zera.
Saldu beraz
gibela.