XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAKARDADEA MAITE DUT

Bakardadea maite dut
inor ez dagoelako
ezer ez dagoelako
neu ere ez nagoelako.

Esku bat daukat mindua
ta eztarriko mina

Ez dago ama
karraskilo ura egiteko
ez dago ezer
mendiak ezik
errekastoa
ardi zintzarriak
harriak
pagosto zimelduak
errauts koloretan.

Udazken bakarti
nazkati.

Eguzki zimurra.