XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta hilabete batzutan, eta arrazoin berberengatik, bi aldiz irakurria dut ene kontra.
Lehenengoan 225
Eta
Oraingoan okerragoa izan bide da: ia-ia berrehun mila
Egia esan, eta edozein gauza egiten hasi baino lehenago, onuragarria izaten da, gurekin nahasirik, zenbat txoriburu eta zenbat txoropalda ote dagoen zehazki jakitea.
Ni neu ere zifra baten atzetik ari nintzen: eta orain badakit.
Eureka! Marcos Vizcayak esan duenez, Herri Batasunaren aldeko botoak,
Betiko miraria, bestalde, berriz ere: abertzale zuhurrak ikusterakoan, iritzi berberekoak agertzen baitira (eta hitzez hitz irizkide agertu, gainera), R. Lerchundi komunista eta Olarra kapitalista (ikus DEIA, 3-III-79).
Azterbide erabil-erraza eman digu oraingoan Marcos Vizcayak Euskadi-ko txoriburuen kopurua karkulatzeko:
Nafarroan 22.682 txoriburu
Gipuzkoan 57.731
Bizkaian 79.298
Araban 11.605
Guztira: 171.316
Ez baita hutsaren hurrena!....
Horra hor, beti M. Vizcaya mintzo,
M. Vizcaya-rena ezagutzen dugu, ordea: aparta!.
Baina hori berori ere ez bide zaio M. Vizcaya-ri guztiz egia iruditzen: eta ohar ezin mamitsuago hau erasten du Herri Batasunaren asmo izkutuei buruz:
Eta iritzi horri buruz ere (hau miraria) oihartzun ozenak aurkitu ditu batera Sanromá super-ezkertarrarengan eta PNV-barruan mogitzen den
Eta horrelako txorakeriak irakurrita, galdera hau egiten diot nik M. Vizcaya-ri: ¿Nor da hemen
Baina xehatu egingo dut neure galdera: 1/ Uste duzu zuk Telesforo Monzón
2/ Ezezkoan, uste duzu zuk Telesforo Monzón tonto alaena denik, eta erabat zozotua denik?.
Erantzun, arren.
3/ Uste duzu zuk Castellsek.
Solabarriak eta Ortzik berak,
4 / Uste duzu zuk Jose Ramón Etxeberria, Santi Brouard, Jose Luis Elkoro, Patxi Zabaleta, Jokin Gorostidi, Juan Jose Etxabe, Itziar Aizpuru, Jose Antonio Urbiolak eta abar, eta abar, eta nik neuk ere, gure bihotz ondoan Euskadi askatua eta sozialista ez, baina Brexnefen eredua eta super-burokrazia ditugula eredu izkututzat?.
5/ Uste duzu zuk Sorian lehengoan beren zainak ireki eta zerien odol ahulaz gartzelako murruetan
6/ Uste duzu zuk, halere, horiek guztiak eta botoa H. B.-aren alde eman dugun 171.316 abertzaleok, txorimaloak besterik ez garela: eta fazistek
Kemenik baldin baduzu, erantzun ezazu herriaren aurrean.
Baina ez duzu egingo.
Zu, eta zure kastakoak, hain zuzen, herri honetan sortu diren,
Berrogei urte PSOE
Berrogei urtez
Madrillen ezertxo ere lortu gabe (ez 1978-an, eta ez 1936-an ere), grisen artetik eta uso zuriak eskuetan gaurko gudarien kontra paseatzeko lotsarik izan ez duzuelako.
Iparraldean, hemendik ihesi zihoazen gudari abertzaleak laguntzekotan Monzon-ek sortutako
Arana-Goiri-ren izenean Askatasunari eta Autodeterminazioari berari
Frantziako gobernuarekin omen zenituzten
Zuen Alderdiak aspaldi honetan eman duen gizonik ospetsuena, nazkatu, mespretxatu, bota; eta, bota ondoren ere, maiseatu, zikindu, gartzelan usteltzen utzi, eta gizon eta burkide gisa merezi zuen hitzik ere esan gabe, hiltzen utzi duzuelako.
Ez zaitut zu ezagutzen, Vizcaya jauna.
Baina zure kastakoak ongi ezagutzen ditut.
Hots, nik ezagutu zaituztedanez geroztik, Euskadi-ren soluzioa
Eta hauxe bai saldukeria!.
Zu, Vizcaya jauna, eta zure kastakoak: zerok zarete hemen eta aspaldidanik
Eta herronka jotzen hasi zarenez gero, hona hemen zeuen zozokeriez eta errakuntzez leporaino dagoen honen erantzuna.
Gezurrak eta ipuiak salatzeko mementoa etorri delako.
TXILLARDEGI.