XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Andereño titulugabeak Donostiako Kontseilaritzan sarturik.DONOSTIA (EGIN).- Atzo arratsaldeko zazpiak aldera Donostiako Hezkuntza Kontseilaritzan sartu ziren andereño titulugabeak.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik etorriak ziren, protesta honen bidez dituzten arazorik larrienak lau haizetara zabaltzeko.
Zazpiak aldera 200en bat ziren bildu ziren andereñoak, eta gehiago etortzekotan zirenak.
Gaur goizean prentsaurrekoa emango dute eta honenbestez bukatuko dute ekintza, aurrean duten burrukarako Federakuntza, sindikatu, elkarte eta parlamentarien laguntza eskatuz.
Ekintza honi begira argitara eman duten komunikatuan diotenez, egoera arras berezia da andereño titulugabeena eta soluzioak ere halakoak izan behar dute, bereziak.
Andereño hauetako batzuek EGINi adierazi diotenez, 300en bat dira lau probintzietan titulurik gabe ikastoletan lanean ari direnak.
Azken bi urteotan Bergarako UNEDen hasia den esperientziak, magisterio titulua ateratzeko eratu diren kurtsoek ez diote arazoari osoki begiratzen.
Beren egoera larriari buru egiteko batera eta bestera saiatu dira andereño titulugabeak.
Instantzia ofizialetan ateak jo dituzte.
Eskakizun honen atzetik bildu dira orain kontseilaritzan.
Bestalde, estatu mailan lege organikoak eztabaidatzen ari dira hezkuntza lege berrien bidez egituratzeko.
Estatu mailan bestalde, eskolaurreko maistra maisu asko dira titulurik gabe lanean aritu direnak, hala beharrak eraginda: Hauei ere bideren bat eskaini behar zaie.
Ikastolak ireki zirenean, andereño hauek izan ziren orduen eta lanaren poderioz gaurko ikastetxe sendoak posible egin zituztenak. Soldatarik eskasenen truke, lan kondizio txarrenetan lan eginez, pasa dituzte urteak eta orain bazterrera utzi nahi dira.
Mila arazo larri dituzte eskuartean eta kontseilaritzan egingo dituzten ordu luzeetan gogor saiatuko dira gaiok jorratzen.
Euskara irakasleak huelgan.Herenegun sartu ziren Bizkaiko euskara irakasleak Bilboko Hezketa Ordezkaritzan eta egonaldia egin ondoren asanblada bat egin zuten.
Atzo berriro batzarre baten ostean Diputazioko presidentearengana jo zuten, Bilboko kaleetan zehar ibilaldia egin ondoren.
Bestalde, STEE-EILAS sindikatuak Gasteizen burutu duen Euskadiko Kontseilu Konfederalak laguntza guztia eskaini die maisu hauei. Azkenik Gipuzkoako