XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Montpellierren galdu ziren euskaldunen berriHemen gaude Bilboko euskal semeak Montpellierreko kostalde xarmant honetan euskal senaren truke frantsezen modal kaletar eta arabiarren tunika monotonoen artean begirada galtzen.
-
-
Euskara irakastera joan eta korear, indiar eta yankeen arteko multzo exotiko
Elkarrizketa interesgarriekin mundu berriko jakituriaz jabetzen.
- Zoer modruz. Inyaki?
- Ondo, eta zu?
- Niir erre jondo.
Taldea ez da oso handia ez pentsa.
Informazioa lehen, bigarren eta hirugarren munduko laurogei herritara igorri duten arren.
Ez dirudi Hegoafrikako beltzei, Peruko aymara eta quechuei, Indonesiako laborariei eta abar euskara sobera interesatzen zaienik.
Eta gu bitartean hemen garagardo edanaz sabela asetzen, beltzaranzten ere, paseiatzen eta gero... eta pastis batzu zurrutatzen be, eta gero...
Esistitzen ez den herri baten biztanleak:-
-
-
-
-
Hamaseigarrenez izan dut elkarrizketa hau gaur goizean.
Esistitzen omen ez den herri batetakoak gara.
Lehen momentuko sorpresa gaindituz bi eratara abia daiteke elkarrizketa hemendik aurrera:
1)
Edo bestela...
2)
Orokorki inork ez dauka niputaidea
Azkenean elkarrizketa maiz bukatzen da berdin:
Oraindik ez dugu komunikazio harremanetan lehen maila gainditu.
Beti datozkit gogora lehen urratseko ikasleak: Nor zara zu? Non bizi zara? Zu irakaslea zara? etab.
Mortzila ordeakHaserako sorpresa amaituz, laster hasten da bigarrena.
Ordurarte irribarretxoa jagon baduzu ezpainetan laster bestearen ezpainetara nola doan ikusiko bait duzu.
Orain aho zabalez geratzeko txanda dagokizu.
- Eta zu nongoa zara?
- Ni Senegaldarra naiz.
- Ah, bai? Eta zer dago Senegalen?
- 10 hilabetetan zehar lehortea, eguzki ugari, ta ni bezalako larru beltzdunak zenbat gura.
- Ah, beno.
Eta horrela eman dugu hilabetea.
Ikusi arte motel, joan eskatzen Calsberg pare bat Gure-Txokon.