XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskarak mugarik ez! mugarik ez ikastolak?Horiek direla eta, batenbatek kanpaina osoa zalantzan ipini nahi izan du, edota horri uko egin dio.
Zer dela eta? Aldez aurretik esan beharra dago, edozeinek duela edonolako kanpainaren diseinua nahiz sloganak kritikatzeko eskubidea.
Areago, beharrezkoa du nork bere eritzi kritikoa edukitzea.
Horrek ez du berez kanpainaren indarra makaltzen, kanpainari hutsunea egiterainokoa edota kanpaina osoari aurka egiterainokoa ez baldin bada.
Edozein kanpainak
Bestalde,
Horietako zenbaiten kritikak merezi duen errespeto eta guzti, kanpainaren helburuek, diseinu osoak eta sloganeek orokorki harrera oso ona eta zabala izan dute herritar gehien-gehienen aldetik.
Hortxe dago
Gainera slogan horri buruz sortutako zalantzak eta kritikak ere leku gehienetan eritzi eta gogo onez gainditu dituzte, kanpainaren osotasunari begiraturik.
Slogana eta sloganak Edonork daki publizitate-esaldia dela slogana, ahal denik iradokiorrena eta erakargarriena.Slogana ez da tesiren baten formulazio sintetiko eta zehatza.
Askozaz hurbilago dago ideia eraginkor eta biziarekin, gaztelaniaz
Slogantzat jaulkitzen den ideiaren eta asmoaren formulazioa alde askotatik kritika daiteke: literatura aldetik txarra delako, iluna delako, motela delako, luzeegia delako....
Hainbat aldetatik. Baina nekez zehaztasun kontzeptualik ez omen duelako.
Seguruenik sloganari eskatzen zion azken dohaina izango da hori.
Tesiarentzat, berriz, aurrena da, seguru.
Bestalde,
Beste guztiekin batera balioztatu eta ulertu behar da.
Horrela ikusirik, argi dago kanpaina honetan ikastolarekiko mezua
Kanpaina honetan ez dago ikastolari buruzko mezua beste bi ideia eragile horietatik
Entzun izan dugu joan diren egunotan
Ez dut uste berdintzen direnik; gertatzen dena zera da: ikastola ideia konkretuagoa dela euskara baino, eta orduan euskarari buruzko mezua ikastolak nolabait bere baitan irensteko arriskua duela.
Dena dela, argi dago kanpaina honetan ikastola ez dela beraren zentzu hertsi eta instituzionalez hartzen.
Hori oso nabarmen dago hainbat aldiz publizitatean errepikatu den spot honetan:
Ikastola-ikastoletan dabiltzan gazteak baino askozaz gehiago dira horiek.
Eta nahita jarrita dago hori horrela: beste eskoletan euskaraz irakasteko eta bizitzeko egiten den ahalegina balioztatzen delako, alegia.
Berriro esateko, gertatzen dena zera da: slogana ideia eraginkor,
Eta kasu honetan ikastolak eta euskarak ematen diote eraginkortasuna slogan osoari.
Ikastola bera
Ikastola hitza Herri honek urte luzetan bere hizkuntza nazionala berreskuratzeko daraman ahaleginaren eta borrokaren
Guzti horren sinboloa baldin bada ikastola, nekez egon daiteke ahalegin beretik bideratu diren bestelako eskolen aurka; guzti horien sinbolo integratzailetzat
Horregatik ikastolen aldeko dirua ez da biltzen hori nolabait finkatuta dagoen herrialdetarako; Nafarroarako eta Iparralderako da diru-bilketa, horietan ikastolak bete beharra daukalako, oraindik urte luzetan, Euskal Eskola Nazionalaren bidea ebakitzen bere aitzindaritza eta eragipena.
Nafarroan eta Iparraldean ere erakunde indartsu bihurtu beharra du ikastolak, Euskal Eskola Nazionalaren benetako sinboloa haietan ere noizbait izango bada: Sinbolo eraginkorra.
(*)