XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Juanito Dorronsoro:Bertsolaritza sailean atzokoan guda zibilaren ondoren hasi eta orain arte, larogeigarrenara arte, hain zuzen ere, garatu den bertsolaritza izan zen aztergai.
Klasea eman zuena Juanito Dorronsoro izan zen, Zumaiako ikastola eta bertsolari eskolan irakasle.
Oraintsu
Bigarren argitalpen honek ez du azken zortzi urteetako bertsolaritzarik jasotzen.
Beraz, Amurizak irabazi zuen lehenengo txapelketa eta Sebastian Lizaso, besterik beste.
Dorronsororen ustez,
Basarri eta Uztapide bikoteak gidatu zuen orduko mugimendua, gaur egungo bidea markatzeko urrats haundia izan zena.
Orduan hasi ziren bertsolariak intelektualago eta arrazionalagoak izaten aurreko bertsolaritza azkarragoa bait zen, azkenengo puntuan izugarriak botatzearen aldekoak.
1935-36 urteetan hasi ziren txapelketak, gero 60. hamarkadan jarraituz.
Bai Bizkaian eta bai Nafarroan, Gipuzkoan noski, eta baita Iparraldean ere fruitu ederrak eman ditu garai honek, batez ere 60. hamarkadan etendura beltzaren ondoren.
Gaur egungo egoeraz honako hau pentsatzen du Dorronsorok: Oraingo bertsolaritza oso ondo ikusten dut batez ere euskararen egoera larria kontutan hartzen bada.
Bertsolaritza euskara erabiliz egiten den jokoa da eta hori da garrantzizkoena.
Alor batzuetan euskara galtzen ari dela ikusten dut eta etorkizuna larria dela.
Baina ez nuke ezkorra izan nahi, nahiz eta hotz hotzean begiratuz gero badagoen arrazoirik ezkortasunerako.
Baina bihotzez ekintzaile naiz eta ez dut sekula etsi nahi.
Euskararen aldeko borrokan aspalditik nabilenez, begiak
UEU bezalako gauzak behar beharrezkotzat jotzen ditu Dorronsorok eta gainera
Batez ere
Gerora begira,
Dena dela, mutilak mundu honetan neskak baino gehiago sartzen dira,
Hasieran nik ume guztei ematen dizkiet klaseak, bai neskei eta baita mutilei ere, baina gero, nik ez dakit zergatik, konplejuagatik edo lotsagatik, neskek atzera egiten dute.
Halere, idatzitako bertsotan batpatekoetan baino neska gehiago aritzen da.
Batpateko bertsolaritza eta eskolakoaren arteko diferentzia badago irakasle honen ustetan,
Bertsolaritza tradizionala, lagun artean tabernan egiten zena, piska bat baztertuta izaten ari da, txapelketek asko markatzen bait dute, horietan bertsolariak promozionatu egiten direlarik.
Hor eskoletakoak dira nagusi eta nabarmen, gainera.
Eskolarik gabeko edo lagun arteko bertsolariak bi bide ditu
Adibidez, gure eskolan eskolatik datozenez gain baserri girokoak ere baditugu, gure tekniken bila datozenak.
Eskola eta tradizioa lotzea komeni da.
Bertsolari tradizional batek ikusten badu txapelketetan jai daukala eskoladunak beti txapela kentzen diolako baztertu egingo da edo, bestela, bera ere eskolako teknikak sartzen hasiko da.
Onena litzateke tradizioa galdu gabe, teknikaren jabe egitea, eta hori badator.
Eguzkitze, Sarasua, Egaña... eskoletan ikasi dutenek, gero eta garrantzi haundiagoa ematen diote besteen hizkerari, zaharrek jendea tratatzeko duten moduari, tradizioari, azken finean.
Dorronsorok zaletasunari buruz duen eritzia lehen baino gutxiago dagoela da, nahiz eta txapelketetarako aretoak muturreraino bete.
Egia da
Honen arrazoia bertsolaritza toki guztietan egotean datza, behar bada.
Baserrik esaten zuen bertsozalea egarriz utzi behar zela, guztiz asetu gabe, eta hori ez da gaur egun gertatzen, irratian, telebistan, han eta hemen bait dago bertsolaritza.