XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azerbaiyan-en jendea huelgari lotu Fronte Popularraren deiari segituzBeren erreibindikapen nazionalista eta polikoei eutsi nahiz Azerbaiyan errepublikako Fronte Herritarrak atzoko konbokatu zuen huelga orokorrak, antolatzaileek besterik adierazi arren, ez du arrakasta haundiegirik izan, esan du Moskun bozeramaile ofizialak.
Baku, errepublikako hiriburuan, industriak, ehundik larogetahamarretan, geldi egonean daude, ehundik ehun Najicheva-n, Turkia eta Armenia artean kokaturik dagoen errepublika autonomoan, eta era berean ehundik ehun Lenkoran, bertako bigarren hiririk haundienean; esan du, ordea, Estibar Mamedov, huelga batzordearen zuzendaritzakoak.
Bozeramaile ofizialak ez ditu ukatu nahi izan huelga batzordeak eskaini dituen datuak, baina
Mamedov, huelga batzordekoak adierazi duenez, Bakun metroa eta hiribusak goizeko 10etatik gaueko 10ak eskaintzen dute beren zerbitzua.
Joan den larunbatean Azerbayan errepublikako zoko guztietan egin ziren mitinetan iragarri zen atzoko huelga.
Baku hiriburuan miloierdi bat pertsona bildu ziren mitinean.
Azerbayango Fronte Popularra (AFP) izan da huelga deia egin duena.
Arras independentista da eta segitzaile asko du bazter orotan.
Moldavia eta Bielorrusia
Duela bi asteko ultimatuma errepublikako agintariek bete dezaten nahi dute FPek.
AFParen ezagutza ofiziala, aktibista preso guztien askatasuna, Moskuko Kongresurako diputatu berrien hautapena, Karabaj herrialdearen subiranotasuna eta Baku hiriburuan
Huelga astebeterako soilik aldarrikatu bada ere, Ali Rasi-Zade, Fronteko buruetarik batek adierazi duenez, Azerbaiyango Alderdi Komunistaren batzorde zentralak eta errepublikako ministroen kontseiluak beren dimisioa eman arte edo hauek ultimatumaren bost puntuak bete erazi arte segiko du huelgak.
Rasi-Zade gidariak adierazi duenez, Azerbaiyango petrolioa eta erregaia astebete batez Sovietar Errepublika Sozialisten Batasunera ez bidaltzea erabaki dute huelgistek eta oraingoz inoiz ez Armeniara, hau baita Nagorno-Karabaj eskualdeetan sortu diren istilu guztien sortzailea.
Nagorno-Karabaj herrialdeetan bizi direnetatik %87 zazpi armeniarrak dira eta Azerbaiyan errepublikatik aparte geratzea nahi dute.
Sovietar Errepublika Sozialisten Batasunako lehendakariaren menpe zuzenean jar dadila Karabaj, horixe eskatu omen zuten bi errepubliketako leader komunistek.
Bide beretik, AFP Karabaj-era destakamentu paramilitarrak bidaltzeko asmotan da bertan diren herritar azerbaitarrei babesa emateko.
Arkadi Volski, herrialde hau administratzen duen batzordeko lehendakariak adierazi duenez, AFPk neurri hori hartzen badu, dagoeneko gerra zibilaren itxura hartzen ari den zera guzti honi su eta txingar berriak erantsiko zaizkio.