XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EA-EuEren idatzi alternatiboa onartua izan zen eta PNV bi mozioen aurka azaldu zen.
Senideak positibotzat jo zuen erabakia nahiz berearekiko zenbait puntu ez azaldu.
Joan den ostiralean ospatu zen Udal Batzarrean Senideak elkarteak Txuri zarauztar presoak jasandako jipoiak salatuz aurkezturiko mozioa aztertu zen, HBk bakarrik eman ziolarik onespena.
EA eta EuEk emendakin bat aurkeztu zuten, azkenean hau irten zelarik aurrera.
PNVk bestalde, bi idatzien aurka eman zuen botua.
Imanol ARRUABARRENA
Senideak-ek aurkezturiko mozioaren azterketa Zarauzko presoen senideen azalpenarekin hasi zen.
Honela, Boni eta Txuri zarauztar presoen senideek hauek bizi duten egoera azaldu zioten batzarrari.
Txuriren anaiak jipoitua izan zen trasladoan gertaturikoaz zenbait datu plazaratu zituen.
Azaldu zuenez, Txuri zaintzen zuten Guardia Zibilek bi orduz egon ziren furgoian zarauztar preso hau kolpatzen eta mehatzatzen
Bestalde, Granadako espetxean medikuren batek errekonozitzea ez zuela lortu, nahiz eta eskatu, eta Almeriako espetxean medikuak errekonozitu ondoren epailearen aurrean salaketa aurkeztu zuenean honek
Senideak-eko beste partaide batek elkarte honek talde politikoekin inongo loturarik ez duela eta presoek jasaten dituzten erasoak salatzera mugatzen direla azaldu zuen.
Gaineratu zuenez, beharrezkoa da Udaletxeak presio bat egitea horrelako gertaerak errepika ez daitezen.
Bukatzeko, Iñaki Trula preso ohiak
Alkateak, ondoren, Senideak-ek aurkezturiko mozioa
Emendakin honek jipoiak salatzen zituen Senideak-en mozioaren hitzaurrea, eta Justizi Ministeritzari presoen oinarrizko eskubideak errespetatzea eskatzen zuen hirugarren puntua ere, bere bertan uzten zituen.
Emendakinaren lehenbiziko puntuak berriz, zera adierazten zuen:
Hurrengo puntuan,
Eta azken puntua, berriz, Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeari eta Arartekoari, salatutako gertaera hauek iker ditzaten eskatzea zen.
Interbentzio turnoetan PNVk bi idatziak onartezinatzat jo zituen
Bere esanetan
HBko ordezkariek
PNVk erantzunean, zera adierazi zuen:
Bozketan, EA eta EuEren emendakinak aldeko 9 boto jaso zituen, 3 ezezko, PNVrenak hain zuzen, eta 3 abstentzio, HBrenak.
Senideak-en idatziak bestalde, HBren 3 boto aldeko, 11 ezezko eta abstentzio bat jaso zuen.
Senideak-eko partaide batek positibotzat jo zuen onartutako idatzia nahiz eta emendakinan Senideak-en idatzian egiten ziren zenbait aipamen, trasladoena kasu, ezabatu, eta bestetik, ez onartu presoa bisitatuko lukeen batzorde bat sortzea.
Ostiraleko Udal Batzarrean beste puntu batzuk ere aztertu ziren, aipagarriena Udaletxeak Kabledis enpresaren 2.5 miloi pezetatako balioan akzio erosketa aurrera eramatea izan zelarik, erosketa hau, Udaletxea Kabledis-eko akzionista izanik, Iberkonta enpresak Kabledis utzi izanaren ondorio delarik.
Alderdi guztiek baietza eman zuten HBk ezik.
Azken honek