XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.- Europako egoera soziala.Urte hauetako egoera soziala bi egitek markatuko dute, kapitalismoaren hazkundea eta iraultza industriala.
Zer esanik ez, lurralde desberdinetan denbora desberdinetan gertatuko dira, aurreko produkzio-sistemen eta ekonomia feudalaren indarren arabera.
Europako atal txiki batean
Bestalde, Europako nazioen koloniak guztiz expoliatuta izaten dira (India, Amerika biak......), lehengaiak metropolira eramanez eta irabaziak oraindik areagotuz.
XVIII. mende-bukaeran bi iraultza politikok eragin handia izango dute: Estatu Batuetako independentzia eta Frantziako Iraultza (ondoko gerra eta Enperadoreagoa direla medio).
Iraultza hauek ez dute jarraitasunik apurtzen, aitzitik, areagotzen dute, eta garai berdinean ematen den zientziaren berritzearekin, XIX. mendearen hasieran zientzia eta teknologia elkarrekin Iraultza Zientifiko-Teknikoa ahalbidetuko da.
Europako beste lurraldetan aldakuntza horik poliki poliki helduz doaz, Alemanian, Italian, edo Eskandinabian bezala.
Bestetan, hasiera bat egon arren, atzerakada bat gertatzen da (Errusian), eta bestetan aldakuntzak (Espainia, Portugal).
3.- Natur zientzien egoera.
XVI. eta XVII. mendeetako aurkikuntza geografikoek ekarri zuten animalia eta landare ezezagunen gaineko interesa.
Interes honek zerikusi gehiago zeukan bitxikeriarekin edo arrarotasunarekin ikerketa zientifikoarekin baino.
XVIII. mendearen hasieran, Europako gorteetan landareak eta animaliak hazteko Jardinak eraikitzen hasi ziren.
Naturaren bitxikeria horik hobe ikusteko.
Biltzaile asko zegoen eta bakoitzak klasifikazio-sistema bat eramaten zuen.
Klasifikazio sistematikoa
Beraren jarraitzaileek hedatu zuten klasifikazio-sistema hori gaur egunean oinarrian erabilia delarik.
Honelako lorategiek eta animalitegiek posible egin zuten jakintzaren sistematizazioa eta dibulgazioa, gero interpretazio zientifikoen hazia izango zirenak.
Horrela,
Landare eta animaliekin batera fosilak munduko toki guztietatik etortzen ziren Europara.
Horrek, eta urrutian gertatzen ziren lurrikaren eta bolkanoen deskripzioek, Lurraren behaketa sakonago batetara eraman zuten.
Deskripzio biblikoen kontrako espekulazioak egiten hasi ziren, eta 1795.ean
Ubideen eraiketak, estratuen ikerketak, fosilen bilketak eta klasifikazio sistematikoagoak ahalbidetu zituen Europan bertan, honela, lehendabiziko mapa geologikoak sortu zirelarik.
Bitxia da aipatzea ezen sistematizazio honetan meatzetan lan egiten zutenek ez zuten parterik hartu.
Zientzia eta teknologia bakoitza bere aldetik zihoazen, eta XIX. mendea nahiko aurreratu beharko zen bien elkarlana ikusteko.