XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ziberoan. OuhounakNabasiki, igaran astian kaseta hounek erran dian bat gerthatzera doua: pegaria hourerat jouanez, hausten dela Elhia dabila ungurune horietan galtzen ziran aharien biltzaletarik bat hatzamanik dela.
Egin denez ageriko da laster.
Mundiaren arabera
Mintzatuko gira geroko aldian chehekiago.
MUSKULDYIgaran ostegun goizan su-deiak bildu du goure kharrikala jente saldo bat;
Lagungoak bertan emanik izatiari esker, suia bertan ehorik izan da.
Damia lazpabost ehun liberatara heltzen da.
MENDIKOTAEgia deia
Egia deia
Egia deia gizon haren askaziak ari direla, afera horren itho beharrez, urhats egiten egun usu aiphaturik diren gizon handi eli baten eretzian?.
Egia deia
Afera horrek argiturik izatia merechi du eta zoumbat nahi urhats eginik ere horren gordatzeko, behar dugu jakin eia justiziarik bate ere badenez.
Badira ehun laborari etche beno haboro aspaldi hountan ardi zoumbaitez gabeturik;
Hartakoz ere badugu deliberoua behar den argiaren egiteko; ez gira baratuko jakinez baizik ogen dunak behar diala jujaturik izan.
BARKOCHE Jaun kaseta egiliaOthoi enetako ere chokhoñi bat, eta pharka nabastarria.
Erraiten neizunian
Badakizu... bategatik, gezurrik erran gabe erran ditakezu
Bena, gisala,
Bat hori ere ene botzeko duzu.
Ezik ez dizu haboro erraiten,
Dagun ourthian da herri hountan zumatzeko komun lur baten afermatzia.
Ihourk ere nahi ukhenen othe dia?.
Bai, bada orai danik errailia herrian berian zer nahi phakaturik ere eztiala utziren.
Drole da gizon herrek noulaz dian lur horren hartzeko ideia; ene oustez eztu berak beharrik; bena badu aperenki bere gisako phensamentia.
Lur hori agitzen beita justo hour hargia baten khantian phentsu dut hartakoz ere butaturik dela gero balimba
Arrazou du seigurki? hobeki maithaturik izanen da herrian, hola hobeki bere buria ezagut-eraziz.
Jarraikiren othe dia ideia hori?.
Eztut ouste;
Chede hori harturik den gizona baraturen da españoulak erraiten dian bezala;
Mundu orok badaki, eztut horren erran beharrik, badirela mekanikak,
Orai berian bada ourdankaren egiteko mekanika.
Ountsa houn lizateke halakouaren ukeitia, bena hanitch khario omen da.
Mekanika harek badu buru batian sargia bat.
Zilo hartarik igaran erazten da ourdia barnerat; bortha zerratzen da eta behar da uguruki oren erditto bat.
Oren erdiaren burian, cherria jelkhiten da mekanikaren beste burutik, ez sarthu zen bezala, dena tripot, lukainka, ourdaki-althai, ourdazpi, ourin, gantchigor, eta nik badakita zer eta zer zathitan.
Poukak oro beren gatz eta phiperrekin dira.
Hori zerbait bada, ene oustez.
Bena ikhousiren da handiagoua, diroienez.
Entzun dugu, erdizkache phuru mekanika harez aiphatzen lehen ere; bestela erri egin giniro.
Aleta ezta erri egiterrik.
Ni segur niz
Joku egin niro mekanika, erran delako emendiouarekin, agertuko dela dembora luze gabe.
Cherria ikhousiko du haatik, bi begiez ezpada begi bakhotch edo utsu, jelkiten bizirik mekanikaren barnetik.
Eztut erraiten gibelialat kourrounkaz jinen den ourdia, tripot eta lukhainkatan ezaririk den houra datekiala.
Zer zaioke mundiari
Eztaki, gizoun harek, noun koka bere hogei-otchinekouak; burian ezarten ahal luke zoumbait; han behar du ukhen, arauez, lekhu hutsa ausarki.