XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ¡Jesús!... zer du su onek!
¡onelakorikan!...
noiz ta presa geyago
daukatanetikan,
¡eztu, eztu egiñ nai
egurrak surikan,
ala odol guziyak
dauzkat suturikan!-
.

- ¡Ixo! izar laztana
¡ez naiz apartian!
¡arren, ixil zaitia
au egin artian!
.

Eskuetan dauzkatan
lanak egitian
eta nere biyotza
besuan artzian,
laztanka jango zaitut
titiyan jartzian
.

Etzan itzaltzen aren
oju larririkan,
nonbait etzuben egiñ
nai anbat lorikan;
siaskan gelditu zan
lenaz ixilikan,
etzizayola aitzen
negarren kinkikan...

Laratzetik chinchilik
dauka kalderiña,
chocharekiñ nastuaz
esne ta iriña,
ez pegatziagatik
zuben eragiña
.

Entzuten zan aurraren
karrixi samiña,
baña nola etzegon
artian egiña,
kalderintik ke-bollan
botiaz lurriña,
etzuben nai galtzia
noski irakiña
.

¡Ama onak bazeukan
pena bere diña,
zer egiñ biar zuben
somatu ezina!
.

Berriro entzutenda
negar aurrarena,
estututzen zuena
amaren barrena,
zeñek diyo batetan
lajarik diena
beren sendakiñentzat,
ustian zubena...
- ¡Zer kalderiñ eta zer
danboliñ kirtena!
guziyak baño len da
nere zoramena
.

¡Egur likizkeriya!
ezin artu surik;
etsayak dirudite
jachirikan goitik
dabiltzala neri miñ
ematiagatik
.

Ontan ezta entzuten
aurraren negarrik,
dirudiyela galdu
eztubela lorik
.