XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bada zerbait otsa
lenaz iruditu zait
eta biyotz poza
¡a! trukatu liteke
¡arantza zorrotza!
Jesús! au gertatzera
¡zer pena!, ¡zer lotsa!
munduko esamesak,
gaitz gille bakoitza...
baldiñ gertatutzera
emen eriyotza
.

Ala ama larriya
choratuba kasik,
ixiltasunak utzi
zubelako pozik,
zeren etzan entzuten
estalpeko otsik,
inguruan zebiltzan
chori kanta baizik
.

Baña ona izanik
amaren biyotza,
zerura goititu du
bildur gisan boza
pentsaturik -¡Nork daki!
nere mutill motza
or erori ote dan;

¡Ez nua zai geyago
emen egotera-
esan ta sukaldetik
echeko atera
irten eta jachi da
erreka batera,
izutua, bildurrez
jiriaz atzera,
triste begiratuaz
baserri echera
.

Pasa da lartegitik
bide chigorrera,
aritz, gaztaiñ tartetik
zelai zabalera,
ichumenez korrika
beren baratzera,
allegatu zan arte
lengo izalpera
.

Begi larriz segiran
jarri da begira,
emanaz larbidetik
itzalpera jira
.

Aurra siaskachotik
beera erori da
chit leku biguñera,
siaska berrira
.

Goroldiyo gañetik
pasiaz azpira,
bere xanko gorriyak
emanaz argira,
egiñaz noizian beiñ
grabiyol mugira,
azalduaz poz antza
lasai arpegira...
auntzachuen titiya
chupatzen ari da
.

Aingeruben negarrak
auntzak urrutira,
entzun eta artubaz
berari kupira,
presaz joan zitekian
aren alderdira,
esanaz ¡zeñek daki!
bere iritzira,
negar oyek agiyan
gosienak dira
.