XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDARIAREN EGITADAK.

Ogei bat kopa kaña
egitean edan
naiz da erdi mutua
berez bera izan
domekan Peru isill
gure beko dendan
barrutik apurren bat
zelan berotu zan
denda zaiñari asi
jakon barriketan:

Denda zaiñak zurturik
deutsa erantzuten
- gureko kañau bere
ez da laura eltzen
.

Joxé badirudi, bai,
dala kristiñaua
¿osterantzean izan
balitza morua
ainbat kopak ez eusten
galduko burua?
.

- Burua, ankak eta
baita bere miña
ta echera bearko
zenduan mutilla
.

- Joxé, ¿bakizu zeinbat
gradu nik neukazan
joan dan gerratean
naiz tonto bat izan?
euskeraz ez dakidaz
izenak eurenak
baña esango dodaz
erderaz dienak,
kabo, sarjento, alferez,
iru urtietan
orra iru gradura
zelan eldu nintzan.