XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MODESTA.

IPUIÑA.

Modesta zan neskacha guztiz moduzkoa,
Umill, leun, argi eta beiñ bere ez arroa;
Begiraturik bere arpegi menera,
Zirudian eukala aingeruarena;
Baña, beste neskacha batek inbidia
Eutsan, zalako danak ondo ikusia,

Ondo egiñaz ontzen elefantea da, Makillaz eskuratu iñoz ezin dana.

Zeñek sarritan eutsan amari itauntzen:
-¿Zergaitik dau Modesta jenteak maitetzen?
Juan Anton bere aita guztiz da okerra,
Prantziska ama barriz zital ta mukerra,
Senarrak egunero au badau zurretan,
¿Zelan dau alabea oso alabetan?
-Zitaltasuna baño bai, ene umea,

Jakizu zelan obe dan umildadea;
Modestak modu onaz bendau badau aita,
Prantziskak aserratu oi dau agiraka,
Agaitik Juan Antonek laztan alabea
Beti dau, eta zurrau oi da emaztea.