XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DUGIOLS ZANARENTZAKO.

BERE ERRITAR BATEN ITZ-LOREZKO KOROYA.

Gloria Dugiols-i bere talluntza goitutzeko egunean.

Egun alai onetan
egin bedi lana,
billatzen non da gizon
ezkutatu zana;
toki illun bat baita
au lotan dagoana,
alcha bedi arlanza
estalkai daukana,
esna dediñ soldadu
lotara etzana
.

Oraindik dagoalarik
oso lo aundiyan,
gorde zana ari da
jartzen ageriyan;
azaldu bearra da
berriro erriyan,
beretzat moldatu dan
oiñ alki berriyan,
eder, bronzez janziya
zut zutik arriyan
.

Gelditu gabe bere
gayean atzera,
Tolosa gaur dijoa
zor bat pagatzera;
bere seme Dugiols
onraz apaintzera,
ezkutuban zegoana
argitaratzera,
dorrecho eder baten
gañean jartzera
.

Esan zaio, Dugiols,
soldadu maitea,
begiyak zabalduta
alchatu zaitea;
Tolosak ezdu nai zu
lotan egotea,
irikiya daukazu
obiko atea,
eta dorre gañean
zutik jartzaitea
.