XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

banatzen ezta denean,
eta biyotzak gelditzen daki
ostera lanbro artean,
zergaitik nere goizeko izarra
ezta, ez bizi lurrean
joantzan ni dena illun lajata;

Ama iltzan ta etzazutela
kantatu gure echean;
badira beste asko nor poztu
sayatu zuen lanean,
alaiturikan beren amakin,
bizi diranak pakean
.

joantzan zerura aidean,
anima garbi, zintzo zintzoak,
itzultzen diran anzean
ta oraiñ bizi da merezi zuen
betiko zori onean.

Ezta munduan, alperrik nabill,
ume zurtzarentzat pozik,
bere biotza pake osuan
betiko utziko dunik;
ezta lurrean nai detan poza,
ez dauka lurrak sorturik
biotza bete ta asetzen duen
atsegintasun sakonik
.

Eskeintzen daki mundu choruak
poza, pakea aurretik,
negar biurtzen dan pake otza
urre apaiñez jantzirik,
nola arbolak eskeintzen duen
bere ugaritasuntik
sagar ederrak, gorriak, baiñan
ustelak asko barrendik
.

Ai! ama iltzan; nere amacho
emen utzita bakarrik
seme maitea, bere izarra
negar ta malkoz beterik!...
¡nere amacho, nere poz dena
joantzan itzuli lurretik!
eta amacho gabe lurrean
zer egingo det orain nik?
¡arren, amacho, zurea naizta
¡lagun zaidazu zerutik!
.

Goizeko izarra irtendakuan,
esnatutzean goizean,
eguzkiaren erreñu puxkak
nere gelara sartzean,
alako poz bat banatu arren
nere barren barrenean,
ezta osua nere poz ura:

Choriak ere sayatzen dira
egunarekin batean,
biotza alaitzen, berak bakarrik
dakiten kanta luzean;
alaitzen nitzan iñoiz ni ere
amarekin nitzanean,
baiñan gaur... ¡chori chiki maiteak
zuen kantuak aitzean,
penak guziak pillotzen dira
erruz nere biotzean!

Ain da lodia gure arteko
naitasunaren katea,
il ziñan baiña ez naiz aztuko
zutzaz amacho maitea
.

Gabaz geroztik nabillenean
bakar eta arlotea,
baiña biotza urrezko amaren
naitasunean betea...
ikusten det nik goyan izarrak
duten jarleku luzea,
nere amacho pozik zerura
joandan atsegin bidea,
eta... negarrak menderatzen du
korputz indarrik gabea,
esnatutzeko tristeagoa,
goizean biotz nerea
.