XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ez det nai pozik, izate arren
ostera nere begiak,
barren barrengo malko samiñak
irtetzen diran bidiak
.

zabaltzen daki, munduak iñoiz
amak bezela besuak,
berarengandik laztan eder bat
arturik ume gaxuak!
daki arpegi eder gorrian
jartzen amaren musuak...
aztutze ez diran musu galantak,
barrendik irtendakuak!

Gozamen abek biurtutzeko,
legortutzeko malkuak,
ixildutzeko ume zurtzaren
larri datozen ojuak,
entzun nai nuzke nere amaren
itz sakon, xamur, goxuak,
baiñan munduan eztira entzuten
Zeruan diran soñuak
.

Euskal-itz jostaldien Batzarrea
(Euskal-festen XX-garren urtea).

Ume zurtzaren negarrak.

Larogei pezetako sariya eta bitezarra Azpeitiyan irabazitako moldaera.

Alper alperrik dira neretzat
munduko gauza guztiak:
ez dute nere biotzerako
dituzten poz ugariak,
zeñen atzetik bultzaka, naspill
eta korajez betiak,
dijoaz asko, ezautu gabe
munduko gauza chikiak
.

Nere biotzak ichirik dauzka
lurreko pozai atiak;
eta daudela beti orrela,
igaro bitez urtiak,
nere biotzak poz gezurtiai
dauzka belarri ichiak,
eta ez det nai nere penari
pillotu negar berriak;

Ez du biurtzen ama bateren
maitasun ona munduak;
ez du kemenik berak sortzeko
ama maitien kantuak,
zeñak entzunik artzen ninduan
ai! zeñen gozoro luak;