XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Zer jendiaren diferenziya
zegona lengo jayian,
estropada-ri begira, konchan,
gazteluban ta kayian;
kanpotik ere iñor guchita,
ontziyak eskax playian,
odoi illunak, ziruritela,
festa ukatu nayian!
.

Moda berriko ontziya oyekin
dabiltz alfer alferrikan
ezdute emen astuaziko
lengo estropada zarrikan;
¿nork sortu treñerua dan baño
gauza ederragorikan,
xegara utsaz uzten baditu
guztiyak arriturikan?
.

Ango amalau lagunen otsa
ango arraunen dardarra,
luma bezela treñeruata
ertzak zabaltzen afarra;
jendiak pozez ifi-aufaka,
ojuba eta diarra,
nola burutik iñori kendu
orlako festa gallarra
.

Yoletan askoz guchiyagoda
kabitutzendan jendia,
¿gañera ayekin konparatzeko
nunda abillidadia,
arraunkalari bat bada aotza
zapaterua bestia
eta orrela milla ofiziyo
klasetan dena nastia?
.

Ez, arrantzalia beti izangoda
arraunkalari trebia,
lanteri klase oyetarako
iñon parerik gabia;
orrengatikan festa eder ori
berritzia da obia,
batzuben gustoz ez bota aztutzat
zapuztutako kabia
.

¡Orrela gorde biar aldegu,
Luis Karril-en oroitza!
¿Zer esango luke obitik
oraiñ alchako balitza?
¿Ezda orrela ondatu biar
gallanez daukan egintza,
eta Donostiyari ekarri ziyon
kosta kantauriko giltza!
.

Erri guztiyak saya biardu
festau ostera indartzen,
iñor ezda ari yola jokuba
kentzeko emen aitortzen,
baña Uriyari nola zaizkiyon
gauz oyek biyak gustatzen
ez asi orla Euskal erriko
oitura onak trukatzen
.